Posted by: ILC on: November 26, 2011
Programazioak, institutu guztietan egin beharreko gauza dira. Ikasgai bakoitzak programazio desberdinak ditu kurtso desberdinetarako eta programazioak modu luzean eta laburrean eduki behar dituzte. Hona hemen praktiketan egon nintzen institutuko nire tutoreak esan zidana programazioei buruz.
Jakin behar den lehenengo gauza programazioak bi motatakoak izango direla da: motzak edo luzeak. Bietan informazio bera ageriko da, baina informazio hori luzean laburrean baino hedatuagoa egongo da. Programazio motzean helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak, klaseak nola emango diren (metodologia) eta materiala agertuko dira, ikasleak lortu behar dituzten gaitasunen artean agertuko dira. Luzeetan ordea, informazioa zehaztua aterako da. Programazio motzak ofizialak izango dira, inspektoreak izango dituenak eta mintegi bakoitzean egindako programazio motzak bateratu egingo dira, mintegi bakoitzaren irakasleen eskura egoteko. Luzeak pertsonalagoak dira, eta irakasle bakoitzak bere programazioan nahi duena zehaztu, hedatu edo gehitu dezake, hori bai, motzean agertu behar den informazioa inoiz ezabatu gabe. Programazioak ez dira urtero aldatzen, gehienetan materiala aldatzen denean soilik berridazten dira; materiala, liburua, ez bada aldatzen, kurtsoaren hasieran begiradatxo bat botatzen diete, mintegi bakoitzeko kideak haien programazioei, eta zerbait aldatu nahi baldin badute, aldatu egiten dute.
Baina, nork egiten ditu programazioak? Ofizialki departamentu buruak egin behar ditu bera dagokion ikasgaiaren programazioak, baina gehienetan programazioak mintegiko irakasleen artean banatzen dituzte. Bakoitzak maila bateko, normalki maila batetan klase gehien dituenak maila horretakoa, programazioa egingo du. Maila bakoitzean aritzen diren irakasleekin adostu behar dira maila bakoitzaren programazioak. Guztiak eginda daudenean, programazio motzak elkarrekin biltzen dira, eta beste irakasleen eskura jartzen dira.